Gaur eguerdiko 12:00etatik aurrera salgai daude Artaleku kiroldegian jokatuko den Eskubaloiko Errege Kopako azken faserako sarrerak. Partiduak ekainaren 6tik 8ra jokatuko dira Artaleku kiroldegian. Sarreren salmentaren hasiera iragartzeko prentsaurrekoa egin da gaur goizean San Juan plazan eta bertan izan dira Borja Olazabal kirol ordezkaria, Gurutz Aguinagalde Bidasoa klubeko presidentea eta Arantxa Arzak Gipuzkoako Eskubaloi Federazioko ordezkaria ere. Berrly plataformaren bidez jarriko dira sarrerak salgai, eta Bidasoa KEak kudeatuko ditu.
Ordezkariak adierazi duenez, “pixkanaka joan nahi dugu ahobizarra kentzen Irunen jokatuko den Errege Kopa dela eta”. Ekitaldi handi bat da, ekitaldi-hiria izateko dugun helburuekin bat datorrena, eta guztiak maila onean egon behar du, Artaleku kiroldegian jokatuko den azken fase horri dagokionez. Hori dela eta, ekaineko lehen asteburu hori jai handia izango da hiri osoarentzat, eta, data hurbildu ahala, xehetasun gehiago emango ditugu”.
Artaleku kiroldegiko 1, 5, 6, 7, 8, 9 eta 10 sektoreetako lehenengo 1.000 abonuak jarriko dira salgai, prezio murriztuan:
- Helduen bonua, prezio murriztuan: 45 euro.
- 15 urtetik beherakoentzako bonua, prezio murriztuan: 30 euro.
Zein talde sailkatu diren jakin ondoren jarriko dira salgai egun bakoitzeko gainerako abonuak, apirilaren 10etik aurrera. Egun horretatik aurrerako sarrerak bost euro garestituko dira, eta helduentzakoak 25 euro balioko du egun bakoitzeko, eta 15 euro, 15 urtetik beherakoentzat.
Kopa bat baino zerbait gehiago
Eskubaloiko Errege Kopa, zalantzarik gabe, maila goreneko kirol-ikuskizuna da, eta, ekitaldi-hiria izateko ildo horretan, Artalekun ez ezik, hiri osoan ere bizi dadin nahi du Udalak.
Elur Cambronero diseinatzaile irundarra ari da Errege Koparako irudi osoa egiten, eta hiria banderatxoekin eta dekorazio bereziarekin apainduta egongo da, egingo den ekitaldiari hala dagokio eta. Artaleku kiroldegiko kanpo-kartelak eguneratu egingo dira, eta partidak direnean, publikoarentzako jokoak ere izango dira pantailen bidez.
Era berean, merkataritza eta ostalaritza ere, beste hainbatetan bezala, Errege Kopa honetako parte aktibo izango dira.
Horrez gain, eta Kultura arloarekin elkarlanean, ostiral eta larunbat gauean musika-ekitaldiak izango dira San Juan plazan, Kopako jaiak partiden azken txistutik harago iraun dezan. Aurrerago emango da ekitaldi horien berri.
Eskubaloiko Errege Kopak Minikopa
Eskubaloiko Errege Kopak Minikopako lehia ekarriko du Gipuzkoara, senior sailkatuen talde kadeteekin. Lurraldeko hainbat egoitzatan jokatuko da, eta finala ekainaren 8an bertan izango da, Artaleku kiroldegian.
Eskubaloiko teknifikazio batzuk ere egingo dira:
- Entrenamendu irekiak CD Bidasoarekin, jokalari kadeteentzat eta ikastetxeentzat.
- Lau teknifikazio, Irunen eta Gipuzkoako beste herri batzuetan, Espainiako Eskubaloi Federazioaren (RFEBM) eskutik:
- Atezaintza.
- Taldea kudeatzea eta lidergoa.
- Jokoaren irakurketa.
- Arbitroen erabaki-hartzea: Partida kudeatzea eta kontrolatzea eta psikologia arbitrala.
- Gipuzkoako Federazioaren teknifikazioak: CD Bidasoa taldeko atezainen prestatzaileekin saioa eta eskubaloiko atezaintzari buruzko prestakuntza-saio bat eta mahai-ingurua.
- Datuak aztertzea eta bideoa editatzea: XPS programa erabiltzeko oinarrizko prestakuntza, Gipuzkoako oinarrizko taldeetako prestatzaileentzat.
Horrez gain, eta alderdi ludikoago batean, ekainaren 7an, larunbat goizean, “Eskubaloia plazaratuz” jarduera egingo da Colón ibilbidean. Eskubaloiko zelai txiki batzuk jarriko dira errepidean, eta umeentzako puzgarriak, Zabaltza plazan eta Luis Mariano lorategietan.



