Sare sozialetan ohar baten bidez argitara eman duten moduan, Kontseilu Sozialista Bidasoaren sorrera publiko egin dute.
Ziurgabetasun handiko garaiak bizi ditugula adierazi dute: birusaren hedapenazgain, biztanleriaren egoera ekonomiko eta laborala zalantzaz beterikoa da. Are, Covid-19aren hedapenak “lan eta bizi baldintzen proletarizazioa areagotu” duela adierazi dute antolakundeko kideek, aurretik zetorren krisi kapitalista abiaraziz.
Sistema kapitalistan langileek inolako botere politikorik ez dutela salatu dute, baita alarma-egoeran zehar “klase jabedunak” hartu dituen neurriek bere boterea betikotzea izan dutela xede ere, “proletalgoari biltze, manifestazio eta mugikortasun eskubideak ukatu zaizkion” bitartean. Ondorioz, oposizio politikorako aukerak desagertu direla aldarrikatu dute Kontseiluko kideek.
Beste alde batetik, burgesiaren botere osoa mantentzeko eta betikotzeko estatuak eta bertan integratutako alderdiengan jarri dute jo-puntua. Izan ere, haien iritziz alderdiok “ez dute langileriaren ziurgabetasun egoera gainditzeko ez borondaterik ez gaitasunik”. Ondorioz, klaserik gabeko gizartea eraikitzeko langile-klasea instituzio burgesekiko erabateko independentziaz antolatzea ezinbestekotzat
dute.
Bide horretan, egungo gaitasunetatik abiatuta, belaunaldi eta lan esparru ezberdinen arteko elkarlana bidez Kontseilu Sozialistaren helburua antolakuntza komunista lurralde guztietara hedatzen jarraitzea izango da.
Kontseilu Sozialista Bidasoaren sare sozialak:
– Twitter
– Instagram