Marber estetika zentro berriak aterak ireki berri ditu Luis Mariano plazako 14. zenbakiran. Zentro berri honek hainbat estetika zerbitzu eskaintzen ditu heldu zein haurrentzat. Zerbitzuen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 657021486 telefono zenbakira.
Marberren izena Claudia Bermudez eta bere senarraren abizenen nahasketatik dator. Claudia Bermudezek azaldu duenez, “ez genekien zer izen jarri negozioari, eta gure abizenak elkartzea bururatu zitzaigun”.Estetikako zentro berri hau Irungo erdigunean dago, Claudia Bermúdezek azaldu duen bezala, “Luis Marianoren estatuaren atzean gaude”. Hain zuzen ere, zentroa Luis Mariano plazako 14. zenbakian dago.
Eskaintzen dituzten zerbitzuak manikura edo pedikura soil batetik harago doaz. “Gure zerbitzuei esker, larruazala hidratatu eta elikatzen dugu”, azaldu du Claudia Bermúdezek, eskuen eta zangoen osasunaz arduratzen direla esanez. Gorputzaren oinarria zaintzeko masajeak eta maskarak eskaintzen dituzte, baita berritu eta garbitzeko tratamenduak ere. “Zure gorputzak eskertu egingo duen tratamendua da, eta hainbeste erlaxatzen zarenez, askotan errepikatu nahiko duzu, zure gorputzak behar baitu”. Claudia Bermúdezek adierazi du zerbitzu horiek guztiak oparitzeko ere egokiak direla, “maite dituzun pertsonak zaintzeko modu polita baita”.
Marberrek eskaintzen dituen zerbitzuen artean, masaje lasaigarriak daude. “Horrelako masajeen barruan thailandiar masajeez arduratzen den pertsona bat dago, modu bikainean lan egiten duena”. “Gure zerbitzu izarra ile-masajea da”, azaldu du Claudirrek. Marberren jabeak azaldu duenez, ile-masajea buruko ile-larru osoan egiten da, ile-zuntza hidratatzeko.Bestalde, spa kapilarreko zerbitzua ere eskaintzen dute, edo japoniar masajea ere deiturikoa, lepoaren atzealdetik buruaren puntaraino egiten dena. “Gure Instagrameko kontuan ikus dezakezuen masaje lasaigarria da”, aipatu du Claudia Bermúdezek.
Haurrentzako zerbitzuak
Marber estetika zentroan ere haurrentzako zerbitzuak dituzte. “Niretzat haurrak oso garrantzitsuak dira, ama naizelako eta munduko establezimendu guztiek beraiei zuzendutako espazio bat izan beharko luketela uste dudalako”, aipatu du Caludia Bermudezek. Horregatik, amets hau diseinatzen hastean, Claudia Bermúdezek oso argi izan zuen proiektuaren barruan haurrei zuzendutako espazio bat egon behar zela. “Horrela, gurasoak seme-alabekin etor daitezke eta tratamendua egiten duten bitartean gurekin utzi, beraientzako espazio egokia baitugu”, gaineratu du negozioaren sustatzaileak. Haurrentzako zerbitzuen artean, haurrentzako ile-apainketa, manikura eta spa zerbitzuak eskaintzen dituzte.
Edertasuna eta nutrizioa
Orain arte, gimnasioan nutrizio-denda bat zutela azaldu du Claudia Bermúdezek. “Negozio berri hau hastean denda hori hona ekarri nahi izan genuen”. Denda honetan proteina eta espirulina bezalako produktuak eskaintzen dituzte. “Horrela, Marber-era etortzen zarenean, guk geuk hemen prestatuko dizkizugun irabiakiez gozatu ahal izango duzu, edo baita te batez, ganoderma duen txokolate batez edo hor saltzen dutena baino kafe osasuntsuago batez gozatu ere”, azaldu du Caludia Bermudezek. Horrela, tratamendu bat egiten duzun bitartean, beste produktu batzuez ere goza dezakezu.
“Irun, proiektu hau zuentzat da. Maitasun handiz sortu dudan proiektua da. Espero dut zuek ere maitasun handiz erantzungo didazuela eta saltoki txikiari lagunduko diozuela. Gauza desberdin bat muntatu nahi izan dut Irunen, zuek gozatu ahal izan dezazuen. Maitasun handiz artatuko zaituztegu “, adierazi du Claudia Bermudezek.