Gaur hasiko dira Artalekuko markagailua eta megafonia berritzeko lanak

Borja Olazabal Kiroletako ordezkariak prentsaurreko bat eskaini du gaur Artaleku kiroldegian bertan instalatu diren ekipamendu berriei buruz informatzeko: bi bideo-markagailu berri eta megafoniako instalazio berritua, Irungo herritarrek kirolgune horretan egiten diren ekitaldiez hobeto gozatzeko aukera izan dezaten.  Gaur hasiko dira kokapen lanak eta astebete luzatuko dira.

Kirol ordezkariaren hitzetan, bi jarduketa horiei esker Artalekuk beste irudi bat izango du. Olazabalen hitzetan “gaurtik aurrera, ikuskizunaren maila igo egingo dugu kantxan, baliabide berri hauei esker; ahalik eta etekinik handiena ateratzen saiatuko gara”. Ziur gaude bideo-markagailu hauek erabilita ikuskizuna askoz aberatsagoa izango dela. Megafoniari dagokionez, aspalditik ikusten zen aldatu beharra zegoela, akustika txarraren erruz jarduerak kaskartu egiten ziren eta. “Baina orain esan dezakegu instalazioaren neurriko megafonia dugula, egungo garaiek eskatzen dituzten berrikuntzak eginda”, Borja Olazabalen hitzetan.

Artaleku kiroldegiak itxura berria izango du instalazioetan egindako bi jarduketei esker: bideo-markagailuak berrituko dira eta megafonia berria martxan jarriko da. Kiroldegi hori Udalaren erabilera askotarako espazioa da. Erabilera nagusia CD Bidasoa eskubaloi-taldearen entrenamenduak eta partidak dira, baina beste zenbait ekimenetarako ere erabiltzen da: eskolak, saskibaloi-taldeak, areto-futbola eta bestelakoak.  Horrez gain, Artaleku kiroldegiak kontzertuak eta beste kultur ekitaldi batzuk ere egiten dira aldian behin.

Askotariko erabilera horien ondorioz, ezinbestekoa zen bi ekipamendu horiek berritzea. Markagailuaren kasuan, jatorrizkoa izan ez arren, bazituen hogei urte; eta soinu-ekipamenduak duela hogei urte baino gehiagoko teknologia zuen.

Ekipamendu berria erabilera partekatukoa izango da, eta kontuan hartuko dira kiroldegian egiten diren jardueren dibertsitatea eta berezitasunak. Horrela, ekipamendu berria oso funtzionala da, eta erabilera ugari ditu.

Ildo horretan, honako bi dira kiroldegiko ekipamendu berriak. CD Bidasoaren kirol-norgehiagokei eta kiroldegian egiten diren beste kirol eta kultur ekitaldiei euskarria emateko soinu-sistema. Bestetik, Asobal Ligan eta Europako ligetan CD Bidasoaren norgehiagokak eta Artalekun egiten diren beste kirol-lehiaketak jarraitzeko formatu handiko bideo-markagailuen sistema. Bideo-markagailuak LED argiz hornituta daude, eta 5×2,5 metroko luze-zabalera; bi pantaila jarriko dira, bat kantxaren alde bakoitzean.

Bi jarduketek 250.000 euroko balioa dute. Mondo enpresa arduratuko da pantaila/markagailu berriez, eta Telesonic izango da soinu-sistema.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude