Igandean Colón pasealekuan hogei GKE baino gehiagoren lana ezagutzeko aukera egongo da

Igandeetan hiriaren erdigunean oinezko eta txirrindularientzat erreserbatzen den espazioa aprobetxatuz, garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen lan solidarioari buruzkoa izango da aste honetako Iganderoa: 23 erakundek beren lana erakutsiko dute, eta bestelako jarduerak ere izango dira. Azoka 11:30etan irekiko da, eta 13:30 arte iraungo du. 22 erakundek hartuko dute parte; guztiak ere, garapenerako lankidetzan, giza eskubideen defentsan eta garapenerako hezkuntzan aktiboki dihardutenak.

Irungo Udalak benetako bake eta bizikidetza kultura garatu beharrean sinisten duelako egiten da jarduera hau. Gainera, beronen helburu nagusietako bat herritarrei Irungo Udalak diruz laguntzen dituen garapen proiektuen berri ematea da, eta eskualdeko eta Euskal Herriko garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek garapenerako lankidetzaren esparruan egiten duten lana erakustea, gertutik, proiektuetan parte hartzen duten boluntarioen bitartez.

Azokan, udalerriko erakundeez gain, beste entitate batzuk izango dira, hirian egoitzarik izan ez baina Udalak babesten dituen lankidetza proiektuen bitartez Irunekin lotura estua dutenak:

  • Behar Bidasoa
  • Tadamun elkartea
  • Txingudi Vida
  • Denok Osasunaren Alde
  • Proyde-Proega Fundazioa
  • Óscar Romero elkartasun Batzordea
  • Haurralde Fundazioa
  • Nazioarteko Elkartasuna
  • Fundación Internacional de Solidaridad Compañía de María
  • Lankidetzarako Ingeniaritza
  • Bakerako Lankidetza Batzarrea
  • Derandein Fundazioa
  • Munduko Begiak
  • Jorge Adolfo Freytter Romero Elkartea
  • Agua de Coco Fundazioa
  • Chiapas Enea
  • Helduak Elkartea
  • Abay Etiopia Elkartea
  • Vicente Ferrer Fundazioa
  • Mugarik Gabe
  • Manos Unidas
  • Mugarik Gabeko Etorkinak
  • Zaporeak

Jardunaldiaren helburua da irundarrei azaltzea zer-nolako egoeran dauden hainbat herrialde eta herri (Bolivia, Guatemala, El Salvador, Kolonbia, Paraguai, Ruanda, Togo, Etiopia, Burkina Faso, Mozambike, Nikaragua, Maroko, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Libano, Gambia, India…) eta erakunde bakoitzaren proiektu eta jarduerei buruzko informazioa ematea.

Hona hemen azokako jarduera batzuk:

  • Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek dagokion lekuan bertan aurrera eramaten dituzten lankidetza proiektuen proiekzioak
  • Argazki erakusketak eta informazio panelak
  • Eskulan eta kamiseten salmenta
  • Makillajea
  • Te dastaketa
  • Txapa tailerra
  • “Neskak, ez emakumeak” eskumuturrekoen tailerra
  • Lankidetza jolasak
  • Antzara jokoa
  • Saharako haima bat
  • Bidezko merkataritza

Azoka girotzeko, Mugarik Gabeko Etorkinak erakundeko Bolivia, Ekuador eta Peruko dantza taldearen emanaldi bat izango da.

Udalaren konpromisoa

Cristina Labordaren esanetan, “dudarik gabe, Irungo Udala erreferentzia da lankidetzaren esparruan. Dirulaguntza eta hitzarmenen bitartez, urteak daramagu hamaika entitateren garapen proiektuetan laguntzen, eta laguntza hori udal aurrekontuetan ere jasotzen dugu.  Egun honi dagokionez, zehazki, oso garrantzitsua iruditzen zaigu horrelako entitateek egiten duten lana errekonozitzea, itzela baita, eta beren lana ezagutarazteko espazio bat eskaintzea”.2023ko aurrekontuek argi eta garbi erakusten dute Irungo Udalak egiten duen apustua garapeneraren lankidetzarako laguntzen alde. GGKEek 548.721 euro jaso dituzte aurten dirulaguntzetan.

 

Trafikoa eta Irunbus

Ohikoa denez, Iparralde eta Gipuzkoa hiribideetako bidegurutzeen arteko zirkulazioa etengo da, goiz guztian zehar, 15:00etara bitartean.  Gainera, Irunbusen erdialdeko geralekuak itxiko dira.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude