Behar Bidasoa Ruandako biztanleen bizimodua hobetzeko urrats berriak ematen ari da

Behar Bidasoak berriki jakinarazi du Ruandan hainbat proiektuetan urratsak eman direla. Zehazki, Ruandako Kimigengeko herria edateko urez hornitzeko adar berria eraikitzea. Hortaz gain, Kabugan ereBehar Bidasoak negutegi bat eraiki berri du.

Edateko ura

Kimigenge muinoa Kabugaren iparraldean dago, eremu isolatu, menditsu eta sarbide zaileko batean. 1.273 familia bizi dira bertan eta herriaren kokapenaren ondorioz orain arte edateko ura hornitzeko edozein azpiegitura eraikitzea ezinezkoa izan da. Ondorioz, biztanleek, bereziki emakumeek eta haurrek, denbora eta ahalegin handia egin behar izan dute ura bildu eta garraiatzeko, sarritan ez urak ez baitzituen kontsumorako baldintza egokiak betetzen.

2020. eta 2021. urteetan Mukanda-Kabuga-Rara edateko uraren hornidura-sarea eraikitzeak eta sare hori hornitzen duen iturburuaren ugaritasunak sarea zabaltzeko aukera eman du, Kimigengeko herria edateko urez hornitzeko aukera emanez.

Proiektua Fukwe eremuan eraikitako sarera konektatuko da, 8.500 m-ko hodia instalatuko da, 50 m3-ko hornidura erregulatzeko zisterna bat eraikiko da eta 4 iturri eraikiko dira Kimigengeko biztanleei zerbitzua emateko.

Irungo Udalak osorik finantzatzen du proiektua, eta gaur egun gauzatzen ari da. Aurreikusitako inbertsioa 60.000 eurokoa da.

Negutegia

Bestetik, Behar Bidasoak negutegi bat eraiki du GKEa Kabugan gauzatzen ari den nekazaritza proiektuaren barruan. Argazkian negutegiaren emaitza ikusi daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude