7.000 pertsona baino gehiagok sinatu dute Avenida zubia irekitzeko eskaera

7.000 pertsona baino gehiagok sinatu dute Avenida zubiaren irekiera eskaera.  30 hendaiarrek orain dela aste batzuk Irun eta Hendaia arteko zubi hau berriro irekitzea eskatzeko egitasmoa hasi zuten. Avenida oinezkoentzako eta txirrindularientzako igarobidea zen 2021ean mugako pasabide itxi zen arte.

Sinadurak jasotzeko hainbat bide erabitzen ari dira dituzte. Batetik, eskaria online izenpetzeko aukera eskainiko da esteka honetan. Bestetik, paperezko fotokopiak entregatu nahi dituzten horiek +33 (07) 67 67 17 46 telefono zenbakira deituz egitasmoaren bultzatzaileekin harremanetan jarri beharko dira. Azkenik, emailez bidaltzeko aukera ere izango da, sinadurak pontavenida@gmail.com helbidera igorriz.

Sinadurak biltzeko kanpaina 2023ko urriaren 1ean, igandean, amaituko da. Ostean, urriaren 7aren eta 11aren artean 30 sinatzaileek Hendaiako auzapezari emango dizkiote izenpetuak diren eskaerak, Pirinio Atlantikoetako prefetari eman diezazkion.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude