Kolore Kolore Artisautza Elkarteak Gabonetako Azoka egingo du asteburu honetan. Azoka Kolore Ganbarak Irungo Peña kaleko 9. zenbakian duen lokalean egingo da.
Berrikuntza gisa, aurtengoa merkatu solidarioa izango da. Igandean, Kurpil Kirolak Kirol Elkarteak salda solidarioa prestatuko du, eta horren Aurreratu Elkarteari emango zaizkio. Sorpresa bat ere izango da txikienentzat.
Bisitariek merkatu honetan aurkituko dituzten artisau-produktuak hainbat teknikaren bidez sortuak izan dira. Sorkuntza originalak dira, eta horien artean opari bakarra, desberdina eta berezia aurkitzea posible izango da. Dekorazio-artikuluak, kosmetika naturala, moda, ilustrazioa, altzariak, pintura eta eskultura.
Parte-hartzaileak
A todo Hilo, La Cactusería, oihalezko kaktusak. Alana ‘s Cotton, ilustrazioak Le Muguet, Kolore Ganbara, Piki’ s Nature, Decastelart, SoulSu, Beatriz Faci, Belitz, Guayaba, No Ez, Moldua by Brian Nills, Mikele Basolanak, Yudelka eta Macramé Creations by Mika.