5.000 sinadura jaso ditu dagoeneko 30 Hendaiarrek Avenida zubia irekitzeko abiatutako egitasmoak

12 egunetan 5.000 sinadura lortu ditu Avenida zubia irekitzeko 30 hendaiarrek egindako eskaerak. Hendaiarrek Irun eta Hendaia oinezkoentzako eta txirrindularientzako lotzen dituen zubia berriro irekitzea eskatu dute. 2.897 sinatura formatu elektronikoan eta 2.103 paperean jaso dituzte dagoeneko.

Sinadurak biltzeko kanpaina 2023ko urriaren 1ean, igandean, amaituko da. 2023ko urriaren 7a eta 11 artean, 30 sinatzaileek Hendaiako auzapezari emango dizkiote formatu elektronikoan zein paperean izenpetuak diren eskaerak, Pirinio Atlantikoetako prefetari eman diezazkion.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude