Bidasoa Irunek jada badaki zeintzuk izango diren denboraldiko lehen bi hitzorduak. Ligako lehenengo bi jardunaldietako ordutegiak iragarri dira. Lehen hitzordua irailaren 9an Irunen jokatuko den Barçaren aurkako partidua izan. Bigarrena, berriz, irailaren 26an, Torrelavegan Bathco Torrelavegaren aurka.
Plenitude ASOBAL Ligako lehen jardunaldiari dagokion Bidasoa Irun-Barça neurketa datorren irailaren 9an, larunbatean, 16:45ean jokatuko da Artaleku kiroldegian. Ligako inaugurazio-neurketa izango da. ASOBALek astearte honetan aditzera eman du ere bigarren jardunaldian Bidasoa Irunek Torrelavega bisitatuko duela irailaren 16an, larunbatean, Bathco Torrelavegaren aurka aritzeko arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Iaz bezala, LaLiga+ plataformak zuzenean emango ditu norgehiagoka guztiak. Hala ere, Bidasoatik jakinarazi dutenez, hurrengo egun eta asteetan telebistaren, bai sarreren inguruko xehetasun guztiak hurrengo egun eta astetan jakinaraziko dira.