Lorezaintza Zerbitzuak jakinarazi duenez, datozen egunetan, lanak egingo ditu Santiago karrikako eta Salís hiribideko platanoetan, “platanoaren tigrea” izeneko izurriaren kontra borrokatzeko. Platanoak dira Corythuca ciliata delako izurriaren biktimak, ez pertsonak.
Tratamendu lanak asteazkenean egingo dira, hilak 23, 08:30etik 15:30era bitartean, pertikadun tratamendu eskorga bat erabiliz, eta, hiriko gainerako zuhaitzak kudeatzeko bezala, ez da inongo produktu fitosanitariorik erabiliko; aitzitik, pertsona eta zuhaitzei inongo kalterik eragiten ez dien produktu bat baliatuko da, autoei eta kaleko altzariei ere kalte egiten ez diena.