Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi du Esleitzea TELESONIC, S.A. enpresari Irungo Artaleku Kiroldegian megafonia eta bideo-markagailuen horniketa eta instalazioa. Aurrekontua 155.321,65 eurokoa izango da gehienez, BEZa barne.
Artaleku kiroldegiko pistarako megafonia berria ipiniko da horrela. Sistema berri bat instalatuko da, oraingoa guztiz berritzeko, eta proiektuan megafonia banatuko sistema bat aztertu da, soinuaren kalitatea hobetzeko.
Jarduera hau 2. loteak osatzen du, Artaleku kiroldegiko pistarako bideo-markagailuak. Esleipen-kontratua aurki ateratzea aurreikusten da. Bi bideomarkagailu instalatuko dira, bat alde bakoitzean; egungoak dauden lekuan. Edukiak kudeatzeko softwarea izango dute, zeinak aukera emango duen irudiaren kalitatea hobetzeko eta bideoak txertatzeko, Europako lehiaketetarako beharrei egokituta.