Larunbat honetan, ekainak 4, Zaisa Txingudiko kategoria guztiak Plaiaundiko denboraldi amaierako urteroko jardunaldian parte hartzera deituta daude. Prestatu duten festa handia talde guztietako jokalariak (Senior, sub 14, sub 16, sub 18 eta Touch) nahastuko dituen touch errugbi txapelketarekin hasi, denboraldiko sarien banaketarekin jarraitu eta hirugarren denborarekin amaituko da. Horren ondoren, ekintzak Plaiaunditik klubaren tabernara, Irungo Kale Nagusian, mugituko dira.
Denboraldi amaiera ona, baina oraindik hobetu daitekena
Klubaren egun hau oraindik konpromisoak zituzten klubeko kategorientzat denboraldia amaitu eta astebetera iristen da.
Alde batetik, Touch taldea Espainia eta Frantziaren arteko M40 mailako nazioarteko topaketa antolatu zuen Plaiaundin. Bertan, indarrak neurtzeaz gain, esperientzia eta ezagutzak ibilbide luzeagoko jokalariekin partekatzeko aukera izan zuten. Aipatzekoa da, klubeko atalik berriena izanik ere, nazioarteko topaketa hau antolatzeaz eta estatuko selekzioan ordezkaritza handia izateaz gain, denboraldi honetan lehiaketa ofizialean debuta egin duela eta lehen mailarako igoera erabaki duen azken kanporaketako anfitrioi izatera iritsi dela.
Hiribarren, Ekaitz Aia, Asier Amigo, Carlos Lora, Jenö Kocsis, Julen Lazzaro y Luken Barros.
Bestetik, seniorrak Lekarozko zazpiko errugbi txapelketa jokatu zuen, non Baztan Menditarrak, Zarautz RT eta Manresa RC taldeak izan zituzten aurkari. Lau taldeek elkarren aurka jokatu zuten txanda bakarrean, bidasotarrek markagailuak erakutsi zuena baino bi porrot estuago jaso zituzten baztandarren (24-0) eta zarauztarren (36-12) aurka eta garaipen handia Manresaren aurka (47-29) hirugarren eta laugarren postuetarako partidan. Zaisa Txingudi ordezkatu zuten Ramon Bergua, Adur Manterola, Aitor Asurmendi, Ekain Hiribarren, Ekaitz Aia, Asier Amigo, Carlos Lora, Jenö Kocsis, Julen Lazzaro eta Luken Barrosek.
18 urtez azpikoak
Azkenik, 18 urtez azpikoek, Lekarozen ere, Euskadiko B txapelketako finaleko itzulerako partida jokatu zuten Riojaren aurka. Nahiz eta finala ia erabakita egon joaneko partidan errioxarrek lortutako garaipen sendoagatik (69-21), Zaisa Txingudi, Baztan Menditarrak eta Zarautz RTko jokalari gazteek osatutako taldeko mutilak hasieratik paper duina egiten saiatu ziren.
Lehen jokaldietan entsegua jaso zuten arren, 20. minuturarte neurketa kontrolpean mantentzea lortu zuten. Une horretan berdintasuna hautsi egin zen, bisitariek ondo aprobetxatu zuen etxekoen defentsaren beherakada eta beste zazpi aldiz jarri zuten obala marka eremuan. Itsasmendik entsegua egin zuen 35. minutuan, Luken Barros bidasotarrak lortutakoa, baina ez zen nahikoa izan emaitzari eusteko. Atsedenaldiaren ostean, errioxarrek intentsitate gutxiagoz jokatzen zutela, etxekoek markagailuko aldea murriztu zuten 48. minutuan egindako entsegu baten bidez, baina lehen zatian gorri-beltzek lortutako errenta nabarmenak, erlojuaren aurka jokatzearen urduritasuna eta egindako esfortzuak etsitzea eta lau entsegu gehiago jasotzera eragin zien, emaitza 12-76an utziz.
Amaiera mikatza izan arren, azpimarratzekoa da 18 urtez azpikoek aurten egin duten lan bikaina; izan ere, Zarautz eta Baztango taldekideekin batera ligako aurkariek adina entrenatu ezin izan duten arren, jokatu dituzten 10 partidetatik 6 irabaztea, Riojaren aurka bakarrik galduz, eta euren txapelketako finala jokatzea lortu dute.