Urriaren 15ean Nazioarteko Squash Eguna ospatuko du Lur-Alai klubak

Uriarren 15ean Nazioarteko Squash Eguna ospatzen da. Lur-Alai Squash klubak denboraldiari hasiera emateko baliotuko du hitzordua, horrela, oporren ondoren kirol ohiturei berriro ekiteko. Klubetik beraiekin batera eguna ospatzeko gonbita orokorra luzatu dute, edonork erraketa hartzeko aukera izan dezan, lehengi aldiz bada ere. Horrela, interesatuek squasheko eskolan izena emateko edo txapelketetarako entrenatzen hasteko aukera izango dute. Beraz, lotsak eta aitzakiak alde batera utzita, edonor izena ematera animatu dute, denontzako lekua eta aukera dago eta. Gainera, beharrezko material guztia beraiek jarriko dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude