Ekoetxea Txingudik irailaren 9rako Jaitzubia-Jaizkibel ingurua ezagutzeko irteera proposatzen du

Ekoetxea Txingudi irteera proposatzen du irailaren 9rako, larunbaterako. 9 kilometroko ibilbide gidatua eginez, Natura 2000 Sareko bi gune ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek: Jaitzubiako padura eta Jaizkibel mendia. Irteeran parte hartzeko asmoa dutenek  Ekoetxearen webgunearen bitartez egin beharko dute izen-ematea. Irteerak 3 ordu eta erdiko iraupena izatea aurreikusten da.

Natura 2000 Sareko bi gune ezagutzeko esperientzia: Txingudiko padurak eta Jaizkibel mendia. Jaitzubia ingurunetik hasi eta Jaizkibel mendira (543 m) egingo den igoerarekin lotura eginez. Jaitzubiako padurak (Hondarribia), estuarioan hiri-inguruneak ezartzen duen hesi-efektua jasaten ez duen puntu bakarra dira, eta, beraz, bertako ingurunearekin lotuta izaten jarraitzen du. Jaitzubiako padurak Jaizkibelgo mendi oinarekin duen lotura eta erlazio estua ezagutzeko ibilbide bat eskaintzen da. Horrela, muino-zoruko ekosistema bereizgarri guztiak behatu ahal izango dira, mareartetik hasi eta harizti-baso misto atlantikora arte. Gainera, ibilbideak estuario osoaren ikuspegi orokorra ematen du, eta eskualdeko historia kulturalaren elementu bereizgarriak ezagutzeko aukera ematen du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude