Irungo Hiritar Foroak adimen artifizialari buruzko hitzaldia antolatu du astelehenerako

Irungo Hiritar Foroak adimen artifizialari buruzko hitzaldia antolatu du apirilaren 8rako, astelehenerako. Hitzaldia Palmera Montero Guneko 2. aretoan izango da, 19:30ean. Julián Estévezek, Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza irakasleak eta robotika eta adimen artifizialeko ikertzaileak, emango du hitzaldia.

Hitzaldian adimen artifizialaren argiak, hau da, aplikazio positiboak, eta alderdi problematikoenak azalduko ditu, hainbeste kezkatzen hasi den alderdi etikoa ahaztu gabe. Hitzaldia gaztelaniaz izango da, baina Estévez irakaslea elebiduna denez, gaztelaniaz eta euskaraz, galderen txandan, parte-hartzaile bakoitzak nahi duen hizkuntzan egin ahal izango zaizkio galderak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude