“Irungo Hiritar Foroa existituko ez balitz, halabeharrez sortu beharko lukete”

Irmotasun horrekin erantzuten du Agustin Gonzalezek, Irungo Hiritar Foroko lehendakariak, foroak gure hirian duen garrantziari buruz galdetzean.

2001ean Udalak antolatu zituen jardunaldi batzuen ondorioz hiritarren topagune hau sortu zenetik, asko izan dira elkarteak bultzatutako ikerketak eta hiri honen zereginen eta bertako hiritarren inguruan egindako eztabaidak.

Agustinek harrotasunez kontatzen du jardunaldi horietan parte hartu zuen herritar talde batek hirtar foroaN1648erabaki zuela han lortutakoak ez lukeela bertan bukatu behar. 2002. urtean 40 pertsona haiek astero biltzen hasi ziren, eta hala sortu zen egun exisitzen den elkarte erabat independentea: Irungo Hiritar Foroa.

Gaur egun 40 lagun dira, aldiro Jakobo Arbelaizeko egoitzan herritarren arazoak eta herriaren gabeziei irtenbideak bilatzeko biltzen diren bazkideak.

Edozein hiritarrek pentsa dezake ahalegin hau guztia lau pareta horien artean gera daitekeela, baina foro honek lortu du bere ahotsa udal erabakiak hartzen diren tokira eramatea. Udal Informazio-batzordeetan bere proposamenak adierazten ditu, badu ordezkaritza Gizarte-ongizateko eta Kulturako Batzordeen Aholkularitza lantaldean, eta Hirigintzako eta Higikortasun-mahaiko Batzordeko partaide ere bada.

Lorpenak

Onartzekoa da konprometitutako irundar talde honek hobekuntza asko lortu dituela hirian. Agustinek bitxikeria modura aipa-tzen du udalari eskatutako lehenengo proposamenetako bat pixatoki publikoen instalazioa izan zela. Harrezkero lortutakoak asko izan dira: Olaberriko Haranaren aldeko Plataformaren sorreran parte hartu dute, baita Gaintxurizketa zabaltzearen aldekoan edo berriki jaio den Bidasoa Ibaia Dragatzearen aldeko plataforman ere. Egun, Irunen zaharren egoitza baten eraikuntzarako lanean daude, bai eta Langabetuen Plataforma baten aldeko sorreran ere, Gipuzkoako beste hainbat herritan dagoeneko egituratu direnen antzera.

Hala ere, herritarren artean Foroak bul-zatzen duen jarduerarik ezagunena Udal hauteskunde garaian Amaia Kultur Zentroan antolatzen duten mahai-ingurua da, talde politikoek beren proposamenak jakinaraz ditzaten.

Zalantzarik gabe, lan solidarioa, isila eta aitortzeko mereziduna egiten dute. Nahiz eta ideologia desberdinetako irundarrrak izan, elkarrekin helburu bat dute; Irungo hiria hobetzea.

Elkarrizketa amaitu aurretik, Auzo-Elkarteen lana goraipatu nahi izan du Agustinek, auzoen interes legitimoak babesten baitituzte. Baina, haren hitzetan, Irungo Hiritar Foroaren lana harantzago doa; hiriaren ikuspegi osoago bat bilatzen dute, eta hiritar guztiei eragiten dieten arazoei ekitean oinarritzen da haien eguneroko lana.

Maialen Sukunza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude