Ekoetxea Txingudik Jaitzubiako padura eta ekonomia zirkularra elkartuko dituen ekintza proposatzen du irailaren 2rako

Ekoetxea Txingudik bisita gidatu bat egingo du irailaren 2an, larunbatean, Jaitzubiako paduran zehar. Jardueraren helburua espazio honen iragana eta etorkizuna ulertzea izango da, ekonomia zirkularra bisitaren ardatz nagusietako bat izango delarik. Bisitak hiru orduko iraupena izango du eta doakoa izango da. Ekintzan parte-hartzeko interesa dutenek Ekoetxea Txingudiren webgunearen bitartez egin dezakete izen ematea.

Ekintza Jaitzubiako paduraren inguruko esperientzia bat izango da, Txingudiko hezegunearen kokagune hori beste ikuspuntu batetik ezagutzeko aukera emango duena. Padurak historian zehar jasandako aldaketak eta inguru horretan ekonomia zirkularra mantetzea nola lortu den azaldu da. Horrela, ibilaldian zehar gaur egun hain beharrezkoak diren jasangarritasuna, km0, tokiko produktua, produktu ekologikoa eta ingurumenarekiko errespetua bezalako balioak landuko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude