Irailaren 15era arte “Bidasoa Marraztu” lehiaketa aurkeztutako lanak ikusgai egongo dira Bidasoako Interpretazio Zentroan

Irungo Bidasoako Interpretazio Zentroak “Bidasoa marraztu” haurrentzako lehiaketako lanak ikusgai izango ditu 15era arte. Bertan, Irun, Hondarribia eta Hendaiako 135 ikaslek hartu zuten parte eta 98 marrazkik osatzen dute erakusketa.

Lehiaketaren irabazleak Aitana Conde Ibañez (10-12 urte) eta Maialen Osorio Garate (7-9 urte) izan dira. Marrazkiek hegaztiak islatu behar zituzten Bidasoako uretan. Marrazki-lehiaketa maiatzaren 24an egin zen, Bidasoa-Txingudiko Mini Olinpiadetan, Ficoban, eta 600 ikaslek baino gehiagok hartu zuten parte. 135 haur animatu ziren “Marraztu Bidasoa” tailer-lehiaketan beren trebetasun artistikoak garatzera.

Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek antolatu dute ekimena, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, eta eskualdeko ondare historiko eta naturala balioztatzeko programaren barruan dago.

Irabazleak Aitana Conde Ibañez, 10-12 urteko Hondarribiko Ama Guadalupekoa ikaslea, eta Maialen Osorio Garate, Irungo Elatzeta ikastetxeko ikaslea, 7-9 urteko kategorian izan dira. Biek jaso dituzte sari gisa marrazketa- eta pintura-artikuluen sorta batzuk.

Marrazkiak irailaren 15era arte egongo dira ikusgai Bidasoako Interpretazio Zentroan, Avenida zubiaren ondoan, asteartetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude