Informazioaren Gizarte eta Herritarren Parte Hartzeko arloak jakinarazten du ostegun honetan, urriak 13, aurrekontu parte-hartzaileen aurrebozketa abiaraziko dela Udalaren webgunean. Behin betiko fasearen aurrekoa da hau, lehen bozketa honetan hautatuko baitira proposamen finalistak. Gero azken horien artean hautatuko dira 2023ko aurrekontu orokorretan sartuko direnak.
Horrela, lehian sartuko dira azken asteetan karpetan aurkeztu diren 279 proposamenak eta online jaso diren 235ak (prozesu orokorra eta gazteena kontuan hartuta). 2023ko aurrekontu parte-hartzaileen araudia webgunean kontsultatu daiteke. Araudi horretan jasotakoaren arabera, herri-bozketa bat egingo da online, urriaren 13tik 17ra, hala prozesu orokorrean nola gazteenean). Irunen errondatuta dauden 16 urtetik gorakoek izango dute botoa emateko eskubidea (16 eta 30 urte bitartekoek prozesu orokorrean eta gazteen prozesuan bozka dezakete).
Helburua da prozesu orokorrean online aurkeztutako proposamenetako 8 aukeratzea azken bozketarako, bai eta karpetan aurkeztutako beste 5 ere. Gazteen prozesuari dagokionez, 12 proposamen aukeratu ahal izango dira azken bozketarako, betiere udal-teknikariek oniritzia eman dieten proposamenak 12 baino gehiago badira, eta beste 4 karpetan eta ikastetxeetan jasotakoen artean.
Proposamen horiei batu behar zaizkie auzo-elkarteen federazioak aurkeztutakoa, 2030 Agendatik datozen 2ak eta Irungo Udaleko Gazteria Zerbitzuaren ekarpenari esker dauzkagun beste 2ak eta horrela aukeratuko dira 2023ko aurrekontu orokorren parte izango diren proposamenak, prozesu honetara bideratutako 1,5 milioi euroak agortu arte.