Behar Bidasoak 2022ko bigarren seihilekoko jardunaren berri eman du

Behar Bidasoa Gobernuz Kanpoko Erakundeak 2022ko bigarren seihilekoko jardunaren balorazioa egin du. Horrela, erakundeak aurreko urteko bigarren zatian jasotako diru-laguntzen, bidalitako laguntzaren, sentsibilizazio ekintzen eta elkartean onarutako beste proiektuen berri eman du.

2022ko bigarren seihilekoan Behar Bidasoak hainbat diru-laguntza jaso zituen. Esaterako, Azkoitiko Udalak 6.810 euroko eta Azpeitiko udalak 10.130 euroko  ekarpenak egin dituzte Kabugan, Ruandan, etxetxoak eraikitzeko. Andoaingo Udalaren 10.000 euroak, aldiz, Kabugan nekazaritza proiektua garatzeko erabili dira. Zaisak 4.500 euro eman ditu Kabugan bekak emateko. Kutxa Fundazioak emandako 13.428 euroak Kabugan etxetxoak eraikitzeko baliatu dira. Galarreko Zendeako Udalak 4.000 euro eman ditu Kabugan etxetxo bat eraikitzeko. Elizbarrutietako Misioak 19.807 euroko ekarpena egin du Kabugako haur-eskoletako gizarte- eta hezkuntza-jangelen proiekturako eta ekarpena zuzenean Kabugan jaso da. Eguzkitza BHIk, berriz, 800 euro eman ditu Kabugan diru-laguntzak emateko.

Irungo Udalak 69.300 euroko ekarpena egin zuen eta hainbat proiektu garatzeko erabili dira: Euri-uretako 80 m3-ko biltegi bat  eta erabilera publikoko komun batzuk eraiki dira Kabugan, nekazaritza-proiektuak aurrera eraman dira Kabugan eta Caazapá-n, Paraguai, 23 instalazio sanitario eraiki dira.

Bidalitako laguntza humanitarioari dagokionez, 14 pakete bidali dira Ruandara.

Sentsibilizazio ekintzak

Behar Bidasoak GKEak, Irungo Plaiaundi BHIrekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren arabera, bi hitzaldi eman zituen ikastetxe horretan, azaroaren 24an. Horietan, ikasleei erakundeak zenbait herrialdetan egiten duen jarduna azaldu diegu.

Behar Bidasoa presente egon zen Azkoitiko udaletxean antolatutako ekitaldi batean, «Garapenean Bidelagun 2022» jardunaldi solidarioetako parte-hartzearekin lotuta.

Era berean, erakundeak jarduten duen herrialde eta esparruetako informazioa bidaltzen jarraitu dute, bai eta Euskadiko GKEen koordinadorak antolatutako ekitaldietan parte hartzen ere.

Gauzatutako proiektuez gain, beste proiektu batzuk aurkeztu dira ere. Adibidez, Orona fundazioari Tanzanian haurrei laguntzeko «Kamelot» proiektua aurkeztu zaio eta Gandarias fundazioari Kabugan etxetxoak eraikitzeko.

Onartutako beste proiektuak

Denbora tarte horretan Behar Bidasoak beste proiektu ere batzuk onartu ditu. Tanzanian askotariko ekimenak (ur-hornidura, eskolak, elikagaiak) aurrera eman dira, Enjipai erakundearen bitartez . Zeinu Solidarioak Fundazioaren bidez Ngandanjikan, Kongon, etxeko animaliak hazteko eta baratzean landatzeko proiektua onartu da. Azkenik, Kuban babesean hartutako haurrei larrialdietako laguntza emateko proiektura batu da. Atzokoak abesbatzarekin 1.611,87 euroko lankidetza lortu da.

Bestetik, Gaycak urteko kontuak ikuskatu ditu eta Elkarteen Erregistroan aurkeztu dira. Gainera, 2022. Urteko bigarren seihilekoan zehar Euskadiko GKEen koordinadoraren bileretan eta Irungo Udaleko Lankidetza eta Tolerantzia Batzordeko bileretan parte hartu da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude