Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultur Elkarteak online hitzaldi bat antolatu du gaurko

Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultur Elkarteak, itsasargien mundua hurbiltzeko eta hainbat elkarterekin elkarlanean aritzeko asmoz, “La ruta por 2+1 faros de Gipuzkoa” izeneko hitzaldia emango du 2023ko urriaren 24an, asteartean. Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da zoom plataformaren bidez.

Hitzaldi hau Sabadellgo Unió Excursionista mendiari aplikagarri zaizkion teknologiei eta mendiko gaiei buruzko hitzaldi irekien zikloaren barruan kokatzen da. Hondarribia eta Mutrikuko Saturraran hondartzaren artean doan Ibilbide Handiko (GR 121) bidezidorretik bisita egingo dute. GR “Talaia ibilbidea”-ren 2. etapak baleontziak zaintzeko talaia zaharrak zeharkatzen ditu, eta hortik datorkio izena ibilbideari. Itsasoari begira dagoen bidezidor honetan 2+1 itsasargi ikusi daitezke (Senokozulua, La Plata eta Santa Klara); baita hainbat hondartza, kala, herri eta auzo ere. Azken finean, Gipuzkoako natura eta kultura ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude