Urriaren 3an Neri(H)ari konpainiak “Mutu” ikuskizuna eskainiko du Amaia antzokian

Dantza izango da asteburu honetako protagonista, Neri(H)ari konpainiak Amaia KZra ekarriko duen ikuskizunari esker: igande honetan, 19:00etatik aurrera, “Mutu” emango du, Myriam Pérez Cazabón irundarrarena.

Sarrerak ohiko lekuetan eskura daitezke: www.irun.org/sarrerak, Luis Mariano Lorategien turismo bulegoa edo Amama KZan, ordubete lehenagotik. Butaka bakoitzeko prezioa 7,75 eurokoa da.

Deskribapena:
MUTU, 2018an estreinaturiko dantza garaikideko eta iraupen luzeko pieza eszeniko bat da, hiru dantzarik taularatua. Victor Iriarteren INVISIBLE filma inspirazio iturri, hiru pertsonen hiru bizikidetza atal kontatzen ditu, non beraien arteko harremana eraldatzen doan, eta ez desiratutako norabidean. MUTU disziplina artistiko desberdinen hartu-emanean oinarritzen den proiektua da, non dantza garaikidea, musika konposaketa eta dramaturgia elkarren osagarri diren, emaitza eszeniko sutil eta poetiko bat eskeiniz. Detaile txikien fintasuna nabarmenduz, eta emozio karga intentso batekin, emaitzean eragin zinematografikoa nabaria da. MUTU Myriam Perez Cazabonen (koreografoa), Agurtzane Intxaurragaren (antzerki zuzendaria) eta Maite Arroitajauregiren (musikaria) arteko elkargunea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude