Euskadiko Itsasargien Lagunak kultur Elkarteak mikroipuinen lehiaketa antolatu du. Liburuaren Eguna ospatzeko antolatutako ekimena da. Parte-hartzaileek gehienez 120 hitz erabili ahalko dituzte. Mikroipuinak emailez bidali beharko dira apirilaren 20a baino lehen.
Gehienez 120 hitz erabiliz parte-hartzaileek istorio bat, pertsonaia bat edo itsasargi bat deskribatu beharko dute. Lehiaketan euskaraz edo gaztelaniaz idatzitako ipuinak onartuko dira. Mikroipuinen gaia istorio bat, pertsonaia bat edo itsasargi bat izan daiteke. Horrela, Euskadiko Itsasargien Lagunak kultur elkarteak parte-hartzaileen asmamen eta sormen gaitasuna probatu nahi du.
Mikrokontakizuna amigosfaroseuskadi@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dira apirilaren 20a baino lehen. Mikroipuin guztien artean epaimahaiak hiru irabazle aukeratuko ditu. Irabazleentzako opariak itsasargien kontuak jasotzen dituzten liburuak eta elkarteko artikuluak izango dira. Horretarako, mikroipuna jatorrizkoa eta argitaratu gabea izan beharko du.
Pentsatu desberdin, ihesi topikoetatik eta animatu!