Euslider proiektuko ikasleak eskolen arteko olinpiadak antolatzen ari dira

Euslider proiektuak ikastetxeetako ikasleen hizkuntza-ohituretan eragiteko asmoa du. Joan den urtean Korrika Gaztea antolatzea arduratu ziren proiektuan parte hartu zuten ikasleen. Aurten ordea, Euslider Olinpiaden antolaketan murgildu dira ikasleak.

2023ko Euslider Olinpiaden finala martxoaren 31n, ostiralean, jokatuko da. Txapelketa goizeko 10:00etan hasiko da Uranzu Frontoian. Finalean hainbat joko egingo dira eta irabazleentzako saria egongo da. Finalean lehiatuko diren taldeak zeintzuk izango diren erabakitzeko aurreko astean hiriko eskoletan jolasak egin zituzten, eskola bakoitzeko bi talde finalistak aukeratzeko.

Euslider Olinpiadekin loturiko informazio guztia Instagrameko @eusliderolinpiadak kontuan zabaltzen ari dira. Antolatzaileek azaldu dutenez, datozen egunetan zehar kontu hori are aktiboago egongo da, informazio gehiago partekatuko baitute.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude