Euskadiko Itsasargien Lagunak kultur elkarteak mikrokontakizunen lehiaketa antolatu du

Euskadiko Itsasargien Lagunak kultur elkarteak mikrokontakizunen lehiaketa antolatu du.

Istorio bat, pertsonaia bat, itsasargi bat… gehienez 120 hitzetan. Mikrokontakizun bat idazteak gutxirekin asko esatera behartzen zaituen erronka bat da. Aurtengo liburuaren eguna ospatzeko, zure asmamen eta sormen guztia ateratzea proposatzen dizugu, eta mikroipuin bat idaztea, non itsasargi batek protagonismo handia izango duen.

Parte hartzeko, zure mikroipuina helbide elektroniko honetara bidali: amigosfaroseuskadi@gmail.com, apirilaren 20 baino lehen. Mikrokontakizun guztien artean epaimahaiak hiru irabazle aukeratuko ditu eta itsasargien kontuak jasotzen dituzten liburuekin eta gure elkarteko artikuluekin sarituko dira.

Mikroipuina euskaraz edo gaztelaniaz bidali ahal izango da, eta jatorrizkoa eta argitaratu gabea izan beharko du.

Pentsatu desberdin, ihesi topikoetatik eta animatu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude