Onde a Terra Acaba erakusketa Palmera Montero Gunean egingo da azaroaren 1etik 19ra

Argia da iluntasunaren aurkako antidoto bakarra, lurra da itsasoaren segurtasunik ezaren aurrean dagoen leku bakarra, itsasargiek ezin diote itxaropenaren, erresistentzia hautsezin baten ikur izateari utzi. Galdutako bidea berreskuratzeko ilusioa, etxeko berora itzultzeko promesa eta maitatuen konpainia irudikatzen dute.

Baina itsasargiaren sinbologia ez da hemen bukatzen. Beste esanahi batzuk ere hartzen ditu, eta haien arabera itsasargiaren helburu materiala espazio infinituetara irekitako ate bihurtzen da.

Itsasargiak pertsona guztiei laguntzen eta gidatzen diela kontuan hartuta, behar duen orori desinteresatuki eskainitako zerbitzuaren ikur ere bihurtzen da. Farozainak erosotasunari uko egiten dio, bakardadearen larritasuna jasaten du, hotzari eta hezetasunari aurre egiten die, inoiz ezagutuko ez dituen arrotzak salbatzearren. Hau da, itsasargiak gizakiaren elkartasuna sinbolizatzen du.

Baina itsasargiak ez dira sinbolo bat bakarrik, errealitate ukigarri bat ere badira. Antzinate urrunenetik perfekzionatu diren eraikinak dira. Denboran eta espazioan existitzen dira eta horregatik daukate historia bat. Eta historia horren barruan, nagusiki teknikaren bilakaera dominatzeari buruzkoak badira ere, bizitzako istorio asko agertzen dira, gauza sinplez eta eguneroko keinuez eginak, norbanakoaren itxaropenez, pozez eta sufrimenduez beteak.

Guk Portugalgo hainbat itsasargiren argazki batzuk erakutsi nahi ditugu, haien horma artean istorio hunkigarri horiek gorde zituztenak. Horregatik, Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultura Elkarteak argazki erakusketa bat antolatu du “Onde a Terra Acaba” izenburuarekin.

Erakusketa 2021eko abenduaren 1etik 19ra izango da, Irungo Palmera Montero Gunean (Leandro Agirretxe, 1). Ordutegia: AL/OR: 08:00-22:00; LR eta IG: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00; Jaiegunetan itxita. Sarrera doan izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude