Betti Gotti elkarteak Kontu Kontari lehiaketa antolatu du Gabonen bezpera. Elkartearen istorio guztiak hamaika aldiz aditu eta kontatu ostean, oraingoan gainontzekoen aitona-amonen edota senitartekoen pasadizoak bildu nahi dituzte, haien artean zabaldu edo haien berri izateko.
Kontu Kontari lehiaketan parte hartu ahal izateko hainbat baldintza bete beharko dira. Batetik 15 urte baino gehiago izan beharko dira, bestelako adin mugarik gabe. Horretaz gainera, Hondarribian edo Irunen jaio edo bizi beharko da parte-hartzailea eta lanak derrigorrez euskaraz aurkeztu beharko dira. Testu-iruzkinak 2 orri beteko ditu gehienez. Orri bat gehiago erabili ahalko da istorio azalpena edo kokapena partekatzeko eta, amaieran, izen eta bi abizenak, NAN zenbakia, helbide elektronikoa eta mugikor zenbakia adierazi beharko dira. Orri hori goitizen bat lerro buru duela entegatu beharko da. Lanak azaroaren 30a baino lehen entregatu beharko dira.
Lanak email bidez jasoko dira bettigottinerabeak@hotmail.com helbidean eta mezuaren gaian “Betti Gotti Lehiaketa” eta nongoak zareten jarri beharko da. Gainera, lana PDF formatuan entregatu beharko da, Arial letran 11 puntuko zenbakin idatzia eta lerroen artean 1eko espazioarekin, alboko ertzetan 3cm-ko eta goian zein behean 2,5 cm-ko tartea utzi beharko delarik.
Lan irabazlea aukeratzerako orduan euskararen erabilera aberatsa baloratuko da, tokian tokiko euskalkiaren erabilera kontuan hartuz. Gainera, bertako espresioak nahiz esamoldeak erabiltzea baloratuko da eta pasartea Irun edo Hondarribian pasatu izana kontuan hartukoda. Hiri bakoitzeko irabazle bana aukeratuko da eta bakoitzak 300 euroko saria irabaziko du. Epaimahaikideek, lan guztiak baloratu ostean, abenduaren 13an garaileen izenak jakinaraziko dituzte elkartearen sare sozialen bitartez.