Ekoetxea Txingudik Uraren Eguna ospatzeko ekintzak egingo ditu asteburu honetan. Martxoaren 25ean, larunbatean, Julen Rekondok “Nola eragiten die klima-aldaketak baliabide hidrikoei?” hitzaldia emango du eta martxoaren 26an, igandean, Artean Espazioak ur-tantekin loturiko tailerra zuzenduko du. Ekintzetan parte hartzeko aurretiaz izena ematea beharrezkoa da.
Martxoaren 25ean, larunbatean, Julen Rekondo, ingurumeneko aditua eta 1998an Ingurumeneko Sari Nazionala izan zena, Ekoetxea Txingudin izango da. Ingurumeneko adituak urari eta klima-aldaketari buruz hitz egingo du. Itsas mailaren igoeraren eta glaziarren urtzearen ondorioak aztertuko dituzte, baita Euskadiko muturreko gertaeren maiztasun eta larritasun handiena ere.
Martxoaren 26an, igandean, Artean Espazioari esker, ur-tantekin lan egingo dute eta familia bakoitzak bere “tanta” bakarra egingo du. Azkenik, denen artean ur-tantaz betetako mugikorra sortuko dute. Tailerra 6 urtetik gorako haurrak dauzkaten familiei zuzendua dago eta 20 pertsonek parte hartu ahalko dute gehienez.
Astebururako Ekoetxea Txingudin antolatu diren ekintzetan parte hartu ahal izateko aurretiaz izena ematea beharrezkoa izango da. Izen emate, Ekoetxea Txingudiren webgunean egin daiteke.