Ekoetxea Txingudik Hezeguneen Munduko Eguna ospatzeko ekintzak antolatu ditu

Ekoetxea Txingudik Hezeguneen Munduko Eguna ospatuko du asteburu honetan. Horretarako, hainbat ekintza egingo dira otsailaren 4 eta 5eko asteburuan zehar. Antolatutako ekintzetan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aurretiaz izena ematea.

Otsailaren 4an, larunbatean, goizeko 10:00etan ibilbide tematiko bat egingo dute “hegazti negutarrak” ezagutzeko. Gorka Gorospek gidatutako ibilbidea izango da eta Txinguditik igarotzen diren hegazti migratzaileen urtaroko izaera ezagutzeko aukera emango du. Doako ekintza izango da eta publiko orokorrarentzat aproposa da.

Otsailaren 5ean, igandean, goizeko 11:00etan “Dinosaurio bat dago zuhaitzean” tailerra egingo da. Tailer horren bidez hegaztiek dinosaurioetan duten jatorria ezagutuko dute parte-hartzaileek. Horrela, fitxa tekniko baten bidez beren hegazti-dinosaurioa sortuko dute, “collage” gisa. Aurreko ekintza bezala, hau ere doakoa izango da eta 4 urtetik gorako haurrak dauzkaten familientzat pentsatua dago.

Ekoetxea Txingudik asteburu honetarako antolatzen dituen ekintzetan parte hartze izen ematea ekoetxearen webgunearen bitartez egin behar da. Era berean, ekintzei buruzko informazio gehiago nahi dutenek 943 61 93 89 telefono-zenbakira deitu edo info@ekoetxea.eus helbide elektronikora idazteko aukera dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude