Artiako gaztelekuak Aitzondoko ur-jauzira irteera proposatzen du larunbat goizerako

Artiako gaztelekuak Atzindoko ur-jauzia eta Irugurutzetako labeak ezagutzeko irteera proposatzen du, otsailaren 4ko, larunbaterako, goizerako. Irteera goizeko 9:00etan aterako da Artiako gaztelekutik. Doako ekintza izango da.

Irteera parte hartzeko asmoa dutenek 681 946 798 telefono zenbakira deitu edo gazteleku_artia@irun.org helbide elektronikora mezua bidali behar dute. Era berean, bide horien bitartez informazio osagarria lortzeko aukera dago.

Bestetik, Artiako gaztelekuaren programazioa Irungo Udalaren webguneko Gazteartean atalean kontsultatu daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude