Iritzia: BIDASOAKO STOP KALERATZEAK PLATAFORMA

Ia urtebete da Stop kaleratzeak plataformak hipoteka ordaintzerik ez dutenen alde egiten duela, mailegu kontratuak egitean azpijokoan ibilitako finantza-entitateei buru eginda, egin ere.

Plataforma Irunen asteartero 19:00etan elkarretaratzen da, eta Hondarribian, asteazkenero 19:00etan. Ostegunetan, berriz, 10:00etatik 12:00etara, kasuak aztertzen ditugu Karrika Nagusiko Erletxean.

Gainera, Plataformak mozio bana aurkeztu du Irungo eta Hondarribiko Udaletan, hipotekek kaltetutakoentzako laguntza sozialak handitzearren.

Halaber, BIDASOAKO STOP KALERATZEAK hasitako kanpaina batek, lurralde osoan apartments-17088_1280hedatutakoak, interesak urrituz hipoteka-kuoten ordainketa murriztea du helburu. Izan ere, KUTXArekiko kontratuen interes tipoa IRPH delakoa da, garesti samarra. Duela urte batzuk Gobernu zentralak agindutako ministerio-dekretu baten arabera, apirilaren 28tik aurrera interes tipo hura merkeago batek ordeztu behar zukeen. KUTXArekiko kontratuetan aurreikusten da IRPHa izan ezean interes merkeagoa ezarriko dela, euribor gehi puntu bat, hain zuzen. Bada, data gainditua badago ere, Gobernuak ez du ordezterik egin eta KUTXAk horri heltzen dio tipo apalagoa ez ezartzeko. Kanpaina honek garrantzia badu, askotan hipoteka-kuotetan 400 euro gutxiago izan daitezkeelako; hau da, ordain-tzerik izan ala ez eta beraz etxea galtzearen eta ez galtzearen arteko aldea.

Horrez gain, botere publiko guztiak haztatzea xede duen estrategia baten baitan, Plataformak berrikitan eskutitz bat bidali dio Irungo epaile dekanoari, eskualdeko epaileek arazo hauei buruz duten sentiberatasunaz iritziak bildu nahian; orain arte, eskutitzak ez du erantzunik jaso. Asmoa da, besteak beste, honako gaiak jorratzea: doako justizia eskatu eta bitartean prozedurak etenda uztea, kaltetuarentzako gastuak mugatzea eta gehiegizko klausulak ezabatzea.

BIDASOAKO STOP KALERATZEAK PLATAFORMA

Tf. 610 05 77 38

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude