Linkedin zeure egin

linkedin

Linkedin promozio laboralerako sare sozial bat da.

Enpresa asko darabilte Linkedin, bai beren branding delakoa sustatzeko, bai beren zerbitzuak erakusteko. Alegia, besteak beste, langileak erakartzeko eta lan-eskaintzak kudeatzeko baliatzen dute.

Hortaz, langile bila dabiltzan horiek zure amuari heltzeko, zer egin dezakezu?
Hona Linkedin zeure alde egiteko baliagarri izango zaizkizun gakoak:

Zure profila %100ean bete

Osorik betetako profilak hobesten ditu Linkedinen kokarazteko sistemak; alegia, sarean ageriago egongo zara, batez ere Linkedinen “errekrutamendu” sistemetan.

Zabaldu zeure harreman-sarea

Zure harremanak dira zure publikoa: zure egoera-gaurko-tzeen bidez, zenbat eta gehiago eduki, hainbat jende gehiagori iritsiko zatzaizkio, eta zeuri ere sarearen bidez informazio gehiago iritsiko zaizu. Hortaz, berebiziko zubiarena egiten dute zure helburuak erdiesteko.

Parte hartu aktiboki taldeetan

Taldeak gai zehatz batean interes berezia duten eta hari buruzko kontuak plazaratzen dituzten erabiltzaile-zerrendak dira. Haietan parte hartzeak eta jakintzak erakusteak zeure on line ospea areagotuko dute, eta batez ere langile bila dabiltzanei gehien preziatzen dituzten jarreretako bat agerian utziko diete: ekiteko gaitasuna duzula. Honetan bai dela ona nabarmen geratzea.

Jarraipena egin zure intereseko enpresei

Enpresen jarraipen-zerbitzuak zure alorreko liderren egoera-gaurkotzeen berri emango dizu: produktu berrien aurkezpenak, lan-eskaintzak, eta abar. Haien jarraitzaile zarela izateak ederki erakutsiko die haiengan interesa duzula.

Hortaz, giltzarria da gure profileko sailak lantzea, gure lehiakideen gainean gailentzeko. Ez da asteburuko lana, ibilbide luze eta gogorra baizik; baina saria ere ez da makala: besteen ezagutza eta hautatua izateko aukerak handitzea.Lan hori eginda, enplegu-eskaintzen itsasoan arrakastaz murgil gaitezke, ikus dezazun, ikus zaitzaten.

Pablo Moratinos
Marketing Online-ko aholkularia
3yMedia Comunicación Digital

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude