Apirilaren 27an abiatu ginen Hendaiako geltokitik Pariserantz eta bost egun ahaztezin pasa genituen.
Lehenengo egunean Montmartre bisitatu genuen eta Nôtre Dame katedralean sartu ginen. Bigarren egunean Disneylandera joan ginen egun osorako, ondo pasatzeko asmoz. Aurten hogeigarren urteurrena ospatzeko, argi eta musika ikuskizun berezia antolatzen dute, kolorez betetako gaua sortuz.
Azken egunean Louvre museora joan ginen. Mona Lisa koadroa ikustean harrituta geratu ginen, hain txikia izanik, eskaintzen zioten babesarekin. Auskalo ea kopia den ala ez!
Nahiko eguraldi ona eduki genuen ilunabar arte. Eiffel Dorrera igo ginenean ekaitz gogor batek harrapatu gintuen. Ai, ene! Blai-blai eginda bukatu genuen. Bateau-moucheren babesean eman genion bukaera gure bidaiari. Sena ibaiaren zehar Paris beste ikuspuntutik ikusteko aukera izan genuen.
Gure ustez Paris oporrak igarotzeko hiria da, eta ez bertan bizitzeko; izan ere mugimendu handia dago bertan.
DBHko 4. mailako ikasleak