Energia-ziurtagiria, ekainetik derrigorrezkoa

2007. urtea baino lehen eraikitako etxeek energia ziurtagiria izan beharko dute ekainaz geroztik, saltzeko edo alokatzeko derrigorrezkoa dena. Apirilaren 13tik hasita, partikularrek 3 hilabete baino gutxiagoako epea dute eskatzeko.

ACUBI Bidasoako Kontsumitzaileen Elkarteak eta KIUB Kontsumitzailearen Informazio Udal Bulegoak zalantzak argitu nahi dituzte.

Zer da energia ziurtagiria?914acubi6333_l

2002ko europar zuzentarau batean jasota dago. Espainian izan ezik, gainontzeko herrialdeetan 2007an ezarri zen. Helburua

etxebizitza aukeratzean energia kontsumoaren ikuspegitik eraginkorra den eta bertan bizitzeak zenbateko gastua ekarriko lukeen jakitea da.

Nork egin behar du?

Etxe bat alokatu zein saldu nahi dutenek. Erosle/alokatzaileek eskatu ahal dute soilik. Ziurtagiriak 10 urterako balio izango du eta berritzea jabearen erantzunkizuna izango da.

Nork ematen ditu

ziurtagiriak?

Arkitektoek, arkitekto teknikoek, ingeniariek eta ingeniari teknikoek. Etxea bisitatu beharko dute.

Araudia betetzen ez bada, zer gerta liteke?

Kontsumitzaileen defentsaren alorreko arau-haustea dakar eta Kontsumitzaileak Defendatzeko Legearen araberako zigorra ezarriko da. Autonomia erkidego bakoitzak ikuskapenak egingo ditu.

Halaber, higiezin bat energia-ziurtagiria luzatu gabe saltzea edo 4 hilabete baino gehiagorako alokatzea, arau-hauste larritzat jotzeko aukera aztertzen ari da. Hala, isuna 600 eta 1.000 euro bitartekoa izan liteke. Ziurtagiri faltsua luzatuz gero edota errealitatea islatzen ez duena, arau-hauste oso larria izan liteke eta 6.000 eurora hel litekeen isuna legokioke. Saltzeko edo alokatzeko iragarkietan ere ziurtagiria aipatu beharko litzateke. Hala ez bada, ordaindu beharreko isuna 300 euro artekoa izan liteke.

Etxebizitzek baizik ez dute behar?

Honako hauek ere behar dute: bulegoek, lokal komertzialek, eraikin publiko nahiz pribatuek, baldin eta pertsona kopuru zabal bati zerbitzua eskaintzen badiote eta azalera erabilgarria 1.000 m2tik gorakoa badute.

Energia-eraginkortasunaren txartela oso toki agerikoan eta publikoaren begien bistakoan erakustea derrigorrezkoa da.

Salbuespenak hauek dira, besteak beste:

– Babestuak dauden eraikin eta monumentuak.

– Gurtzarako leku gisa erabiltzen direnak

– Urtean lau hilabetez baino gu-txiago alokatzen diren etxebizi-tzak.

– Eraitsiko diren eraikinak.

Etxetresna elektrikoenaren antzekoa da?

Oso antzekoa. Etxeen sailkapena Atik Gra doa. Ak, berdez adierazita, eraikina/etxebizitza eraginkortasun mailarik gorenekoa dela esan nahi du; alegia, energia kontsumoa batez besteko orokorra baino txikiagoa dela: % 55ekoa. G multzokoak batez bestekotik gora daude, zehazki % 125.

Asko aurreztu ahal dut?

A motako etxebizitza batek G motako batek baino %70ra bitarteko gastu txik

iagoa izan dezake. Alokatzeko edo erosteko orduan garrantzizkoa da aintzat hartzea.

Zein ezaugarriren baitan dago eraginkortasuna?

Teknikariek eraginkortasunean pisu handien dituzten elementuak aztertzen dituzte, energiarekin

zerikusia duten guztiak, berogailua, ur beroa, argiztapena, aire girotua, sukalde mota, leihoak, ateak, kebideak, hormak, teilatua, lurra, forjatuak…

Ziurtagiriak prezio finko bat al dauka?

90 m2ko etxebizitza baten ziurtagiriak 226 euro balio du. Eraikin bakoitzak ezaugarri jakin batzuk ditu eta horien arabera teknikariek prezioak ezartzen dituzte, ahalik eta aurrekonturik lehiakorrena eskaintzeko.

Etxean eraberritze lanak egitera derrigortzen du ziurtagiriak?

Ez. Teknikariak ziurtagiriak zenbait eraberritze-proposamen egiten du. Teknikariak puntu ahulen inguruko aholkua eman dezake. Jabeari dagokio energia-eraginkortasuna areagotu nahi duen ala ez erabakitzea.

 

Behin ziurtagiria lortuta zer egin behar dut?

Erkidego bakoitzean ziurtagiri alorrean eskumena duen organoak erregistro bat irekiko du.

Erregistroak ikuskaritza eta kontrol teknikoa zein administratiboa egingo du. Halaber,
publikoarentzat eskuragarri jarriko ditu maiztasun jakin batez eguneratutako erregistroak. Eskumena duten teknikariek edota honelako adituen zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresek egindakoak izan behar dute eta hiritarrei ziurtagirien inguruko informazioa emateko baliatuko dira.

Autonomia erkidego bakoitzak hiritarren eskura jarri beharko ditu erregistrook.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude