Konpondu dira Irungo kiroldegietako azken hiruhilekoko ikastaroetan izena emateko arazoak

Astelehen honetan hasi da Irungo kiroldegietako azken hiruhilekoko ikastaroetan izena emateko epea. Goizeko 8:00etan hasi da prozesua, baina arazo tekniko batzuk izan dira, lehenengo orduko eskari handia zela eta. Hala ere, erabiltzaile batzuek izena eman ahal izan dute; hori bai, ohi baino polikiago.

Kiroldegiak kudeatzeaz arduratzen den BPXport enpresak intzidentzien berri eman du, sare sozialen bidez, eta, prozesua martxan jarri eta bi ordura, egoera normaltasunera itzuli da: eguerdirako, 2.000 pertsona inguruk eman dute izena, eta eskainitako tokien % 50 baino gehiago bete dira.

Irungo Udaleko Kirol Arloak azaldu duenez, egoera honek hiritarrei eragindako eragozpenak sentitzen ditu, eta nabarmendu du behin pertsona askok sisteman sartu nahi zuten unea igarota, interesdunek izen ematea normaltasunez egin ahal izan dutela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude