Malen Juaristi eta Nerea García Espainiako selekzioarekin batera prestatuko dira

Malen Juaristik, Santiagotarrak-Urbycolan taldeko piraguistak eta lehen urteko juniorrak, duela astebete Danimarkan jokatu den Maratoiko Munduko Txapelketan debutatu zuen. Irundarra K1ean lehiatu zen eta estropada gogor baten ondoren hamahirugarren postu bikaina lortu zuen.

Denboraldia amaituta, duela egun batzuk Malenek selekzioko emakume juniorren pistako taldearekin kontzentratzeko deialdia jaso zuen datorren denboraldirako. Horretarako, Malenek, hautaketaren bigarren urtean, Trasonako (Asturias) urtegian kontzentratuko da. Bertan, bere entrenamenduak eta batxilergoko ikasketak uztartuko ditu.

Halaber, Nerea García Santiagotarrak-Urbycolan pista ataleko 23 urtez azpiko piraguista, 23 urtez azpiko emakume taldearekin kontzentratuko da Espainiako selekzioa Sevillako Errendimendu Handiko Zentro Espezializatuan, aurreko denboraldietan egin duen bezala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude