Irailaren 11n hasiko da bi udal kiroldegietako laugarren hiruhilekoko ikastaroetan izena emateko epea

Irungo Udaleko Kirol Arloak jakinarazi duenez, bi udal kiroldegietako laugarren hiruhilekoko ikastaroetan izena emateko epea irailaren 11n hasiko da. Irailetik abendura bitartean, irundarrek askotariko programa bat izango dute aukeran, 350 bat ikastarok osatutakoa.

Guztira, 3.642 lagunentzako tokia izango da: Artalekun, 1.602rentzat, eta, Azken Portun, 2.041entzat. 223 ikastaro igeriketa ikastaroak izango dira, eta beste 113ak, aretoko ikastaroak. Gainera, aurten, igeriketa ikastaroetan maila gehiago eskainiko dira, bi kiroldegietan, sortzen diren taldeak ahalik eta homogeneoenak izan daitezen erabiltzaileen adinari zein mailari dagokienez.

Izen ematea

Ikastaroei eta ordutegiei buruzko informazio guztia Irungo Kirol Arloaren webgunean kontsultatu daiteke. Ikastaroetan inskribatu nahi duten abonatuek irailaren 11ko 08:00etatik aurrera eman ahalko dute izena, eta ez-abonatuek, irailaren 14ko 08:00etatik aurrera, bide beretik, BPXport-en webgunean zein BPXport Centros aplikazioaren bidez. Ordenagailu edo sakelakorik ez dutenek, berriz, Artaleku eta Azken Portu kiroldegietako harrera lekuetan formalizatu ahalko dute izen ematea.

Bestalde, urteroko mantentze lanak direla-eta, irailean, Azken Portu eta Artaleku ko instalazioak partzialki edo osorik itxiko dira –erantsita doaz xehetasunak emateko dokumentuak–.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude