Irungo ikasleen lanak jaso ditu berriro 2026ko Irunero Bereziak

Kalean dira 2026ko Irunero Berezia aldizkariak. Zehazki, aldizkariaren bi zenbaki berezi hauek Irungo Udaleko Euskara Zerbitzuak argitaratu ditu, Euskararen Hilabetea ospatzeko egitasmoen barnean. Aldizkariak ikastetxeetara bidaltzeaz gain, horiek irakurtzeko aukera egongo da Irungo Udal atarian eta Irunero aldizkariaren webgunean.

Aldizkarien helburua ikasleen sorkuntza lanei ikusgarritasuna ematea da. Josu Iguiñiz Euskara ordezkariaren agurra jasotzen duten aldizkariak formatu digitalean argitaratu dira soilik. Batak, Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzako laugarren maila bitarteko ikasleen lanak biltzen ditu. Besteak, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara bitartekoak.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude