Kemen Dantza Taldeak dantza ikastaroa antolatu du Euskal Herri Inauterian parte hartu nahi dutenentzat

Kemen Dantza taldeak ikastaro irekia antolatu du otsailaren 18an goizez ospatuko duten Euskal Herri Inauterian parte hartzeko interesa dutenentzat. Ikastaroa Kemenen lokalean egingo da, hau da, Uranzu pilotalekuan. Interesdunak dantza taldearekin harremanetan jarri beharko dira ikastaroan izena emateko.

Ikastaroa lau egunetan banatuko da: otsailaren 1ean, asteazkenean, otsailaren 4an, larunbatean, otsailaren 8an, asteazkena, eta otsailaren 11n, larunbatean. Otsailaren 1eko eta 4ko ikastaroak arratsaldeko 19:00etan izango dira eta larunbataren 4ko eta 11ko ikastaroak, berriz, goizeko 11:30tan izango dira.

Izena emateko interesdunak Kemeneko arduradunekin harremanetan jarri daitezke ikastaroak@kemendt.com posta elektronikoko helbidera idatziz edo 686872207 telefono zenbakira deituz.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude