Igande honetan, hilaren 8an, 20:29an, argi laranjak piztuko dira fatxadan, ARNASA Gipuzkoa Fibrosi Kistikoaren Gipuzkoako Elkartearen eskariz, Fibrosi Kistikoaren Munduko Eguna dela-eta. Helburua fibrosi kistikoa ezagutzera ematea eta haren inguruan kontzientziatzea da. Argiak 20:29an piztuko dira, eta 00:00etan itzaliko dira, efizientzia energetikoa dela eta.
Fibrosi kistikoa gaixotasun genetiko, degeneratibo eta kroniko bat da, arnas aparatuan eta digestio aparatuan eragina duena nagusiki. Fibrosi kistikoari buruzko informazio gehiago, ARNASA Gipuzkoaren webgunean.