Gaur, abuztuaren 28an, Turnerren Sindromearen Nazioarteko Eguna da. Horregatik, 20:50etik aurrera, udaletxeko fatxada fuksia kolorez argituko da,Turner sindromea duten pertsonekin lan egiten duten Madrilgo, Gaztela eta Leongo, Andaluziako eta Kataluniako elkarteen eskariz. Argiak 20:50ean piztuko dira, eta 00:00etan itzaliko dira, efizientzia energetikoa dela eta.
Helburua Turnerren sindromea ezagutaraztea eta beronen inguruan kontzientziatzea da. Turnerren sindromea nahasmendu genetiko bat da, emakumeen garapen eta itxuran eragina duena eta kasu jakin batzuetan antzutasuna eta bihotzeko arazoak sortzen dituena.
Turnerren sindromeari buruzko informazio gehiago, Turnerren sindromearen Madrilgo elkartearen webgunean kontsultatu daiteke.