Patxi Perezek antzerki inprobisazio ikastaroa emango du Kabigorrin irailaren 23an, 24an eta 25ean 17:00tik 21:00tara. Irailaren 26an, ostegunean, inprobisazio ikastaroko ikasleek inprobisazio macht-ean parte hartuko dute. Ikastaroan izena emateko kabi@kabigorri.org helbide elektronikora mezu bat bidali behar da. Kabigorriko bazkide direnek 100 euro ordaindu beharko dituzte ikastaroan parte hartzeko eta bazkide ez direnek aldiz, 120 euro.
Ikastaroaren helburuak
Inprobisazioa arte eszenikoen eta bizitzaren esparruan etengabe praktikatzen den ariketa da. Inprobisazio bat egiteko premisetako bat da jakitea edozer gauza ebazteko aparteko ahalmena eta trebetasuna dugula, eta, horretarako, entrenamendua funtsezkoa dela.
Inprobisazio guztiek pertsonaia batzuk, egoera bat eta konpondu beharreko gatazka bat sortzen duen detonatzaile bat planteatzen dituzte.
Inprobisatzea esperimentatzea da, transformatzea da, norbait bihurtzea da, edo bidean ezusteko zerbait. Aukera sorta batean arakatzea eta harritzea da. Nahikoa da gure abanikoa ireki eta ixtea. Batzuetan kolpetik, besteetan astiro baina beti korronte fresko, arriskatu eta bereziki dibertigarria eraginez.




