Txingudi Egaindar Eskubaloi Klubak Aste Santuan eskubaloia ezagutu, ikasi eta gozatzeko aukera eskainiko du. Eskubaloi campusa apirilaren 11tik 14ra egingo da. Eskubaloia ezagutu eta taldean jolas-giroan jarduera fisiko bat egin nahi duten haurrei zuzendutako ekintza izango da.
Eskubaloi campusean parte hartzeko aukera izango dute 2009. eta 2012. urteen artean jaiotako haurrek. Ekintzak goizeko 10:00etan hasi eta arratsaldeko 12:00etan amaituko dira eta jardunaldi guztiak Uranzu pilotalekuan izango dira. Campusean parte hartzeko 25 euro ordaindu beharko dira, klubaren webgunean argitaratutako formularioan izena emateaz gainera. Txingudi Egaindar klubetik gogoratu duten plazen kopurua mugatua dela eta izen-ematea ez dela behin betikoa izango inskripzio-kuota ordaindu arte.
Zehazki, Aste Santuko Eskubaloi Campusaren helburuetako bat haurrei kirol honekin lehen harremana izateko aukera eskaintzea izango da. Era berean, haurrek koordinazioa, espazio-zentzua eta psikomotrizitatea sustatuko dituzte, balioetan hezten eta trebetasun fisikoak garatzen dituzten heinean. Gainera, campusean giro ludiko eta kooperatiboaz gozatzeko aukera izango dute.