Azaroaren 11n, asteartea, arratsaldeko 18:00etan, zuzeneko elkarrizketaren grabaketa publikoa egingo da Oiasso Museoan, “Nolako garrantzia du ama hizkuntzak psikoterapian?” galderari erantzuna emateko.
Irungo Udalak Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako jarduera egitarauaren barnean kokatzen da ekintza hau. Hain zuzen ere, Irunero aldizkaria, Txingudi Online hedabidea, Lassai psikologia dira antolatzaileak, Oiasso museoaren lankidetzari esker.
Ama hizkuntza eta psikoterapia
Lassai Psikologiako Estibaliz Zubialde psikologoa izango da elkarrizketaren protagonista, eta hizkuntzak ongizate emozionalean eta terapia prozesuan duen funtsezko papera aztertuko du. Psikologia, Ama Hizkuntza eta Osasun Mentala bezalako gaiak jorratuko dira saioan zehar.
Elkarrizketa hau Irunero aldizkarirako eta Txingudi Online hedabideetarako grabatuko da eta emaitza hori abenduko argitalpenetan ikusgai egongo da. Bertaratzen direnek, elkarrizketa amaitutakoan, galdera-erantzunen txanda irekian parte hartzeko aukera izango dute, beren zalantzak argitu ditzaten.
Sarrera gonbidapenarekin
Ekitaldia Oiasso Museoan, Portu aretoan, izango da, eta sarrera doakoa izango da. Sarrerak eskuratzeko Oiasso Museora jo behar da, astearte-igande bitartean 10:00etatik 14:00etara eta ostiral zein larunbatean 16:00etatik 19:00etara. Gehienez ere, pertsonako bi sarrera har daitezke.
Elkarrizketa honen bidez, terapia eta hezkuntza arloko profesionalek eta gaian interesa duten herritarrek ama hizkuntzaren eta emozioen arteko loturaren inguruko argibide interesgarriak jasotzeko aukera izango dute.



