Auntxa Trikitixa Eskolak trikitixa eta panderoa jotzen ikasteko ikastaroak eskaintzen ditu metodo ezberdinak erabiliz. Auntxan 6 urtetik aurrerako ikasleekin lan egiten dute, adin mugarik gabe. Egoitza Aldabe Mendia kaleko 31. Zenbakian dute, Anaka auzoan.
Klaseak astean behin eta ordubetekoak izango dira. Klaseez aparte taldekako saio bereziak izango ditu ikasleak urtean zehar izaten dituzten emanaldietarako prestatzeko.
Auntxa Trikitixa Eskolari buruzko informazio gehiago nahi dutenek edo izen emateko asmoa dutenek 943 61 88 39 edo 615 79 05 10 telefono zenbakietara deitu behar dute edo info@auntxatrikitieskola.com helbide elektronikora idatzi.