Bihar, urriaren 26ean, Euskaraldiaren batzorde irekia egingo da Irunen. Bilera Palmera Montero gunero 2. ateroan egingo da eta 18:30ean hasiko da. Bilera irekiak izango dira, beraz, Irungo edozein entitatek parte hartu ahal izango du. Bileran Irungo Euskaraldiaren jarraipena egingo da.
Hilabete falta da Euskaraldiaren III. edizioaren bidez hizkuntza-ohiturei beste astindu bat emateko. Irungo Euskaraldiak dagoeneko ekin dio lanari, eta orain, hiritarrei aurrerapauso horien berri ematea dagokie.
Euskaraldia 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da “Hitzez ekiteko garaia” lelopean. Jadanik ariketa sozialean Belarriprest edo Ahobizi bezala parte hartzeko izen-emate epea zabalik dago egitasmoaren webgunean.