Santiagoko Deabruak elkarteak Beldur Pasabidea antolatu du urtero bezala. Azken urteetan bezala, aurten ere Beldur Pasabidea Ficoban egingo da. Aurten hitzordua urriaren 21ean, larunbatean izango da, arratsaldeko 17:00etatik 21:30era.
Aurtengo ekitaldiarentzat aukeratutako gaia “La Monja” filma da. Beldur Pasabidean hogeita hamar bat pertsonaiak hartzen dute parte.
Beldur Pasabideaz gozatzeko sarrerak gaurtik aurrera eta urriaren 20ra arte eskuratu daitezke Irungo Turismo bulegoan arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Era berea, sarrerak soberan izanez gero, egun horretan bertan Ficoban horiek erosteko aukera egongo da. Sarrera bakoitzak 3,50 euro balio ditu. Sarrerak erosteko unean sarrera ordutegia aukeratu beharko da, bisitariak ordu horretan hurbildu beharko baitira Ficobara.
Marrubiren zozketa
Marrubi gozoki denda Beldur Pasabiderako 5 sarrera bikoitz zozketatzen ari da dendaren Instagram kontuaren bitartez Santiagoko Deabruak elkartearekin lankidetzan. Zozketan parte hartzeko zozketaren argitalpenean “atsegin dut” botoiari ematea, Marrubi eta Santiagoko Deabruak kontuak jarraitzea eta behintzat iruzkin batean norbait etiketatzea beharrezkoa da. Zozketan nahi beste aldiz parte hartu daiteke horretarako iruzkin ezberdinak eginez. Irabazleak urriaren 19an, ostegunean, jakinaraziko dira.