Marrubik igandean gozoki-dendaren 12. urteurrena ospatuko du

Luis Marianon kokatutako Marrubi gozoki-dendak igandean dendaren irekieraren 12. urteurrena ospatuko du. Ospakizun ekitaldia igandean, ekainaren 4an, arratsaldeko 17:00etan hasi eta arratsaldeko 20:00etan amaituko da. Urteurrena ospatzeko gainera, Marrubik hiriko beste eragile, merkatari eta elkarteen laguntza izango du ere, hala nola, Guauxua, Nuria Santos Dance Studioko dantzariak, Mateo Vergara edo Mi Dulce Guerrero elkarteko kideak.

Dendaren urteurrena ospatzeko Marrubik antolatutako beste ekitaldi bat Play Station 5 bideokontsolaren zozketa izan da. Zozketan parte hartzeko txartelak astelehenetik ostegunera dendan 3 eurotik gorako erosketak egin dituzten  bezeroen artean banatu dira. Hala ere, Mikel Castro Marrubiko jabeak sare sozialen bitartez azaldu duenez, arratsaldean zehar beste hainbat zozketa egingo dira eta txartel guztiek sariren bat izango dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude