Martxoaren 26an, igandean, “Mi Dulce Guerrero” lehen martxa nordiko solidarioa egingo da Irunen. Martxaren irabaziak 1. motako diabetesaren sendabidea aurkitzeko borrokan ari den “Mi Dulce Guerrero” elkartea. Proban parte hartzeko helduek 5 euro eta 6 eta 12 urte arteko haurrek 3 euro ordaindu beharko dituzte.
Martxarako izen-emateak karteleko QR-a baliatuz. Era berean, martxoaren 25ean arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara eta martxoaren 26an, igandean bertan, 9:30etik 10:30era probarako izen ematea egin eta dortsalak jasotzeko aukera egongo da.
Proba igandeko goizeko 11:00etatn abiatuko da Zabaltza plazatik. Probaren amaieran zozketak egingo dira. Martxaren irteera eta helmuga Zabaltza plazan kontatuko dira. Parte-hartzaileak Zabalgune Plazatik irtengo dira beroketa ariketak egin ostean. Ondoren San Juan plazako norabidean jarraituko du martxak, Larreundi Auzotik igaroz, Euskal Herri etorbidetik igoz eta Gipuzkoa etorbidetik berriro Zabalgune plazara iritsi arte. Ibilaldi osoan 501 Legioko Laguntzaile Inperialak lagun izango dituzte eta Oiasso Txaranga batuko zaie ibilbidea amaitzeko.